Enrique Abril errebote txapelketa asteburu honetan bertan hasiko da, eta finala Villabonako Errebote plazan izango da.
Aurtengo txapelketa berezia izango da, 50.a baita; hori dela eta, urte horietan guztietan txapeldun izan diren talde guztiak gonbidatu dituzte. Guztiek ezin izan dute parte hartu, baina Baigorriko Zaharrer Segi, Uztaritzeko Kapito Harri eta Donibane Lohitzuneko Luzaz gazte lehiatzeko prest azaldu dira.
Gipuzkoatik, berriz, Zubieta, Oiartzungo Txost eta Villabonako Behar Zana ariko dira txapelketan.
Lehen partida bihar izango da, eta Behar Zanakoak Zubietaren aurka ariko dira. Bi multzotan antolatu eta gero, bakoitzeko lehen biek jokatuko dituzte finalerdiak, eta urriaren 13an, Villabonako Errebote plazan finala izango da.
Joxean Tolosako finalak, etzi
Amezketako XXIV. Joxean Tolosa pilota txapelketa iritsi da amaierara, eta etzi izango dira finalak, 17:00etatik aurrera.
Kadeteetan Bakaikoa eta Arandia ariko dira, eta gazteetan Erasun eta Elizalde. Nagusien mailan, azkenik, Artola eta Santxo lehiatuko dira.