Igandean jokatuko dira Joxean Tolosa pilota txapelketako finalak

Ataria 2013ko irailaren 3a

Datorren igandean, hilaren 8an jokatuko dira Joxean Tolosa pilota txapelketako finalak Amezketan, arratsaldeko bostetan.

Kadeteen mailako lehen kanporaketan, Arandiak erraz irabazi zion Aizpururi, 18-7, azken honen urduritasuna baliatuta. Beste finalerdian, Bakaikoa 18-4 gailendu zitzaion Martijari.

Gazteen mailan, partida ederra eskaini zuten Erasun eta Espinalek. Zizurkildarrarentzat izan zen garaipena, 18-12, nahiz eta 2-8 galtzen hasi. Beste kanporaketan, Elizaldek 18-11 irabazi zion Etxebarriari. Nagusietan, berriz, Artola alegiarrak erakustaldia eman zuen Arratibelen aurka (18-4). Bigarren partidan, Santxok ezustea eman zuen GRAVN txapelketako  irabazlea 5ean utzi ondoren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!