Saharar herriaren aldeko Ziklo Indoor Topaketa

Ataria 2013ko uztailaren 17a

Leitzako saharar herriarekin elkartasun taldeak saharar herriaren aldeko II. Ziklo Indoor Topaketa antolatu du larunbaterako. Leitzako plazan izango da, 16:00etan hasita.   Parte hartu nahi dutenek 649 552 368 (Jabier) telefono zenbakira deitu beharko dute izena emateko. Horretarako bihar izango da azken eguna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!