Aranalderen euroaginduaren inguruko ebazpena atzeratu dute

Ataria 2013ko uztailaren 17a

Jokin Aranalde iheslariaren kontrako euroagindu eskaeraren inguruko erabakia atzo eman behar zuen jakitera Paueko Dei Auzitegiko Instrukzio Ganberak, baina irailaren 10era atzeratu duela jakinarazi dute.

Aranalde ekainaren 24an atxilotu zuen poliziak Heletan, Nafarroa Beherean. Uztailaren 9an igaro zen epailearen aurretik, eta ibartarraren abokatuak defentsa prestatzeko denbora gehiago eskatu arren, epaileak uko egin zion eskaerari eta prozedurak aurrera jarraitu zuen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!