Giro polita frontenis txapelketan

Ataria 2013ko uztailaren 10a

Frontenis txapelketa antolatu dute estreinakoz Areson. Neska eta mutilez osaturiko bikoteak ari dira parte hartzen, izan ere baldintzetako bat hori zen, eta herritar ugari animatu da lehiatzera. Bada, lehen kanporaketak jokatuta, zortzi bikotek jarraitzen dute txapelketan, eta atsedenaldiaren ostean, asteburuan ekingo diete partidei. Finala herriko festetan jokatuko dute. Partidak ikustera jende ugari ari da gerturatzen, eta oso giro polita ari da sortzen, herriko plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!