Antzerkia kalera aterako dute, hamabosgarrenez, Amarotz auzoan

Ataria 2013ko ekainaren 27a

Datorren astelehenean hasita, hilaren 6ra bitarte haur eta helduentzako saioak izango dira ikusgai

Urteroko moduan, uztaileko lehen egunekin bat eginda, aurten ere antolatu dute Amarozko Antzerki Astea. Auzoko jaien bezperak girotzeko bide honek hamabosgarrena beteko du aurten, eta haur nahiz helduei begirako antzezlan eta bakarrizketa saioak prestatu dituzte antolatzaileek.

Uztailaren lehenarekin hasiko da egitaraua, iluntzean, eta Amarozko auzo lokaletan eskainiko du, Pailaztana klown taldeak, Klowntainer izeneko saioa. .

Aste osoan zeharreko emanaldietako batzuk lokaletan izango dira, baina beste batzuk, aldiz, besteak beste haur eta gaztetxoei zuzendutakoak, kale antzerki formatuan eskainiko dituzte.

Horrela, beraz, Klowntainer, Historias de Pitu-Titu, Doble Cita, Maitetasuna, Bazen behin lur izeneko planeta bat, Yo-yo bakarsaioa, eta May Gorostiaga...presente!!! areto barruan eskainiko dituzte, eta gainerako lanak kalean ikusgai izango dira.

Amarozko XV. Antzerki Astea, egitaraua

Uztailak 1, astelehena

20:00. Pailaztana Klown Taldea, Klowntainer, Amarozko auzo lokaletan.

Uztailak 2, asteartea

18:00. Ipotx Zirkolosa, Txapi-txapo, kale ikuskizuna.

22:00. Carlos Perez Aradrosen, Historias de Pitu-Titu emanaldia, Amarozko auzo lokaletan.

Uztailak 3, asteazkena

18:00. Decopivolta, Doble cita, Amarozko auzo lokaletan.

22:00. Tic-tac, Maitetasuna eta Bazen behin lur izeneko planeta bat. Gero, Juan Mari Otazok Yo-yo bakarsaioa eskainiko du. Guztia Amarozko auzo lokaletan izango da.

Uztailak 4, osteguna

18:00. Bazen Behin Clown, Maria Macozzi, kale ikuskizuna.

22:00. Intujai Teatro, May Gorostiaga... presente!!!, Amarozko auzo lokaletan.

Uztailak 5, ostirala

18:30. Cia Circotito, La risa es bella, kale ikuskizuna.

Uztailak 6, larunbata

17:00. Xabi Larrea, Mr. Frack, kale ikuskizuna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!