Iturrizako Erretirodunak musean

Ataria 2013ko ekainaren 26a

Urtero moduan San Joan Mus Txapelketa jokatu dute Iturriza elkarteko erretirodun eta pentsiodunek. Bosgarren txapelketa izan da aurtengoa, eta zortzi erregera txapeldun Juan Zubeldia, Juan Bautista Aranzabe eta Santiago Tejeria izan dira.

Txapeldunordeak, berriz, Jose Calahorra eta Jesus Gomez. Lau erregera, Paco Lizarralde eta Pello Mujika izan dira txapeldunak, eta Teo Anton eta Antxon Eceiza txapeldunordeak. 13 bikote aritu dira lau erregera, eta 10 bikote 8 erregera. hitzA

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!