Gazteluko Pirritx, Porrotx eta Marimototsen jaialdirako sarrerak salgai

Ataria 2013ko ekainaren 19a

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen dantzaldia izango da etzi, ostiralean, Gaztelun, 18:00etatik aurrera. Aurretik, 17:00etan, txokolatea banatuko dute, eta aurpegia margotzeko aukera ere izango da. Jaialdi honekin lortzen duten diruarekin, herrian haurrentzat parke bat eraiki nahi dute.

Dagoeneko, 300 sarrera saldu dituzte, baina oraindik lekua soberan dagoela esan dute antolatzaileek. Sarrerak 6 euroan eskura daitezke, Gazteluko udaletxean, Tolosako Orbelan, Ibarrako Sendi ekintzan, Alegiko Route

33-n, eta ostiralean, Gaztelun.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!