Nora Urdanpilletaren sorkuntza saritu dute

Ataria 2013ko ekainaren 18a

Euskal Herriko Haur-Gaztetxoen Kantu Txapelketaren finala jokatu zen herenegun Burlatan, gainezka zegoen areto batean. Zazpi lurraldetako ordezkariak egon ziren bertan. Nora Urdanpilleta billabonatarrak aipamen berezia jaso zuen. Alde batetik, 6-11 urte bitartekoen artean, bigarren gelditu zen bakarlari moduan. Bestetik, epaimahaiak Sorkuntza lan onenaren izendapena eman zion, arlo horretan bere dohaina saritu nahian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!