Pasa den asteburu honetan, Alde Hemendik! nazio eguna ospatu zuten Euskal Herriko hainbat herrietan. Leitzan, ekimen honen barnean Diztela! eguna antolatu zuten larunbatean.
Goizean, lehenengo batzarra egin zuten Atekabeltzen, eta ondoren, elkarretaratzea eta manifestazioa egin zituzten herrian Guardia Zibilaren kuartelik nahi ez dutela aldarrikatzeko. Horretarako, Diztela! Ez Maxurrenean, ez inon! lelodun pankarta aukeratu zuten.
«Egunero haien jazarpena jasateaz nazkatuta gaude. Gaur egun ez dute hemen gelditzeko arrazoirik, bada garaia maletak egin eta alde egiteko», esan dute ekimen honen antolatzaileek.
Arratsaldean, berriz, Iñigo Cabacasen heriotzaren inguruko dokumentala ikusi ahal izan zuten, eta jarraian, eredu polizialari buruz eztabaidatu zuten.
Gauean, egunari amaiera emateko, Matxura taldeak kontzertua eskaini zuen gaztetxean.