Leitzako Sortuk azken astean herri mugimenduak egindako lanaren aurka izan diren sabotajeak salatu ditu: «Herrian aldarrikapen desberdinak zituzten hainbat pankarta txikituta azaldu dira. Horrez gain, gaztetxeko ikurrina ere erre egin dute». Honelako jarrerarik onartuko ez duela esan du Sortuk, eta bide berean lanean jarraitzeko eskatu du: «Historian zehar Euskal Herriak zein Leitzak horrelako eraso ugari eta larriagoak ezagutu dituzte, eta zilegi diren borrokak erasoen gainetik gailendu dira. Horregatik lanean jarraitu behar dugu».