Iragan astelehenean amaitu zen Dokumental zikloa Villabonan. Ikusle kopuru «polita» izan dela aipatu du udalak, eta hauen jarrera aipatu du: «Pozik hartu dute horrelako ekimen bat, eta Kultura saila, hurrengo urtera begira animatuta dago ekimenari jarraipena emateko».