Eskualdeko ordezkaritza zabala sega txapelketan

Ataria 2013ko ekainaren 13a

Euskal Herriko V. Bakarkako Sega Ligaxkako bigarren jardunaldia izango da Zaldibiko Iortzako belardian, igandean, 11:30ean hasita. Eskualdeko ondorengo segalariak ariko dira: Hernialdeko Alaitz Imaz, Zizurkilgo Alazne Etxaburua, Ibarrako Ainara Otamendi, Garazi Ezeiza eta Ainhoa Galarraga, eta Tolosako Miryam Elorza, Gazteluko Joxe Gabirondo, Baliarraingo Jokin Garmendia, Amasako Garikoitz Etxeberria, Tolosako Koldo Arzelus, Anoetako Joakin Garmendia eta Oier Urkola, Ikaztegietako Unai Iraola eta Orendaingo Andoni Egia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!