EAEko 50 ikastetxeren artean, besteak beste, Tolosako Samaniego Ikastetxeak eta Amasa-Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza ikastolak jaso dute Eskola Jasangarriaren errekonozimendua. Beren eguneroko funtzionamenduan Eskolako Agenda 21 programak markatzen dituen jasangarritasuneko printzipioekin koherentzia frogatu dutenez, diplomak jaso dituzte. Urdaibai Biosfera Erreserban ospatu zen emanaldian, hau da, Busturian kokatuta dagoen Madariaga Dorretxean, Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroan. Iñigo Urkullu Lehendakaria, Cristina Uriarte eta Ana Oregi sailburuak, eta ikastetxeetako ikasleak eta irakasleak izan ziren ekitaldian.