Araitz, Areso, Betelu, Larraun eta Lekunberriko kirol mankomunitateak antolaturik, Areso-Goizueta ibilbidea egingo dute etzi, larunbatean. Aresoko plazatik abiatuko dira parte hartzaileak 09:00etan, eta 18 kilometro luzerako bidea egingo dute, Leitzaran, Urepel eta Mandoegi igaro eta Goizuetara iritsi arte. Goizuetan bazkaldu egingo dute, eta Aresora itzultzeko autobusa egongo da bertan.
Ibilbidea egin asmo duten aresoarrek 13 euro ordainduko dute, eta gainerako herrietakoek, 15. Haurrek, berriz, 5 euro ordainduko dute. Aresoko udaletxera
deituta (948 510 327), aresokoudala@ibercom.com helbidera idatzita, edota whatsapp bidez (649 205 310) eman daiteke izena.