Atez atekoaren aurkako manifestazioa hasi baino ordu erdi lehenago, erraustegirik nahi ez dutela aldarrikatu zuten hainbat herritarrek Zero Zabor plataformak deituta.
Villabonako Txistulari plazan ia 300 pertsona elkartu ziren. Kale antzerki hainbaten bidez erraustegia ez jartzeko eskatu zuten. Horretarako, erraustegi bat irudikatu nahi izan zuten koloretako kea botatzen zuten bolak erabiliz. Erizain moduan jantzita beste antzerki bat egin zuten, eta zankoekin ere ibili ziren.
Aire garbiak bira nazan, zero errausketa leloa zuten koloretako pegatinak ere banatu zituzten gerturatu ziren guztien artean.
MunduMob Tolosan
Bestalde, ostiralean MunduMob ekimena ospatu zuten Tolosako Zerkausian. Orendainen hasi, eta Ibarra, Anoeta, Alegia, Aduna, Villabona, Zizurkil eta Tolosa zeharkatu ondoren, larunbat honetan emango zaio amaiera Donostian, eta Zero Zabor plataformak bertara azaltzeko deia luzatu die herritar guztiei.