Tolosako KZ Gunean, merkatariei begirako software libreari buruzko ikastaroa izango da, ekainaren 4an, 5ean eta 6an, eta 11n, 12an, eta 13an. 14:00etatik 16:00etara bitarte ariko dira, eta informazioa eskura daiteke www.kzgunea.net atarian. Aipatzekoa da, Ibarrako KZ Gunean ere ikastaro bera eskainiko dutela, ekainaren 18an hasita.