Lanetik ikastaroa, enpresen garapenerako

Ataria 2013ko maiatzaren 31

Lehiberrik eta Baketik-ek Lanetik mintegia antolatu dute. Enpresetako giza taldeei eta etikari garrantzia emango dio, ekainaren 6an hasiko den ikastaroak. Lau saio izango dira, eta izena emateko hainbat modu daude, saio guztietara etorriz, eta banaka aukeratuz. Izena emateko, 943654501 eta  lehiberri@lehiberri.net balia daitezke, eta informazio osoa www.lehiberri.net-en dago.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!