Datorren asteko asteazkenean, kukuaren jaitsierarekin emango zaie ofizialki hasiera Anoetako jaiei. Asteazkena, nonbait, urruti ikusita, bihartik aurrera, ospakizunetan murgilduko dira anoetarrak.
Bihar, 22:30ean Anoetako Anitz Dantza Taldearen bilakaeraren ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da kiroldegian.
Larunbatean, Kuadrillen Eguna ospatuko dute egun osoan zehar. Goizean krosa jokatuko da, eta eguerdiko hamabietan jaurtiko da Kuadrilla Eguneko txupinazoa. Bazkaria egin ondoren, jokoak eta poteoa izango dituzte. Iluntzean berriz, Zopilotes Txirriaos talde nafarraren doinu mexikarrak izango dira entzungai.
Igandean, berriz, dantzari txiki eguna ospatuko da. Goizean zehar, inguruko herrietako nahiz Anoetako dantza taldeen ikuskizunak izango dira, beste hainbat ekintzen artean.
Kukua, asteazkenean
Kukuaren etorrerarekin hasiko dira festak ofizialki asteazkenean, eta ondoren danborrada izango da. Ostegunean, berriz, greba orokorra dela eta, aldaketa izan da aurreikusitako egitarauan. Festa Batzordeak euskal gehiengo sindikalak eta eragile sozial hainbatek deitutako grebarekin bat egiten du, eta aurretik antolatutako ekintzak bertan behera geratu dira. Ondorioz, herritarren borondatezko lanarekin emango da aurrera egitarau hori.
Herri Txapelketako finalak jokatuko dira goizean, eta arratsaldean jolasak izango dira umeentzat. Iluntzean, kostila jatea izango da plazan, eta hamabietatik aurrera, La Jodederak kontzertua eskainiko du.
Ostiralean, hilaren 31n, Umeen Eguna ospatuko da. Egun horretan, barraken prezioa merkeagoa izateaz gain, etxeko txikienei zuzendutako ekimenak izango dira nagusi, hala nola: jokoak, apar festa edota pailazoak.
Hurrengo egunean, Gazte Eguna ospatuko da. Arratsaldean, kalejira egingo dute, eta ondoren, herri afaria izango da. Ekainaren 2an emango zaie amaiera jaiei. Kupela erromeria taldeak alaituko du kukuaren igoera kanpandorrera.
Udalaren arabera, festak aurrera eramateko aurrekontua, 37.900 eurokoa da.
EGUTEGIA
Maiatzak 24, ostirala
22:30. Anoetako Anitz Dantza Taldearen bilakaeraren ikuskizuna kiroldegian.
Maiatzak 25, larunbata kuadrilla eguna
10:00. Herri krosa umeentzat plazan, eta segidan helduentzat.
12:00. Koadrilen eguneko txupinazoa eta kalejira.
14:00. Kuadrillen bazkaria pilotalekuan. Kuadrilla bakoitzak bere platerak, mahai tresnak, basoak eta ezpainzapiak eraman behar ditu.
16:30. Kuadrillen arteko jokoak herriko plazan.
19:00. Poteo animatua.
21:00. Kuadrillen arteko afaria pilotalekuan.
23:30. Zopilotes Txirriaos taldearen kontzertua plazan.
Maiatzak 26, igandea dantzari txiki eguna
10:00. Inguruko herrietako dantza taldeen kalejira.
11:30. Dantza taldeen emanaldia plazan. Bitartean, taloak jateko aukera izango da.
12:00. Kulturartekotasunaren erakusketa plazan: Jatorri ezberdinetako anoetarrek beraien herrialdeetako gauza tipikoak erakusgai jarriko dituzte.
12:30. Buruhandi eta erraldoien kalejira herriko txistulariekin.
17:00. Zaldi lasterketa kiroldegi ondoan.
18:30. Pilota partidak: 4 t’erdiko txapelketaren finalak pilotalekuan.
Maiatzak 29, asteazkena
18:55. Herriko txalapartariek kukuaren etorrera iragarriko dute.
19:00. Txupinazoa herriko plazan. Aurten, Anoetan euskara ikasten ari diren etorkinek botako dute suziria. Ondoren, kukuaren jaitsiera kanpai hotsekin eta danborrada Loatzoko txarangarekin.
20:00. Kuku elkarteak antolatuta, sardina jatea plazan. Loatzoko trikitilariek alaituko dute. Sei sardinen platerkada batek, euro bat balioko du.
23:00. Erromeria plazan, Ezten Giro taldearekin.
Maiatzak 30, osteguna mozorro eguna
10:00. XVI. Eskusko Pilota Herri Txapelketaren finalak, Udal Pilota Eskolak antolaturik.
16:30. Herriak herriarentzat antolaturik, ume jolasak plazan.
18:00. Txokolate jatea plazan, Osinzulo elkartearen eskutik.
18:30. Mobilizazioa plazan, greba orokorrarekin bat eginez.
21:00. Kostila jatea izango da plazan, Anoetako Ezker Abertzaleak antolaturik. Tiketak salgai dira herriko taberna guztietan.
00:00. La Jodedera taldearen kontzertua plazan.
Maiatzak 31, ostirala umeen eguna
10:30-13:30. Ume eta gaztetxoentzako parkea plazan.
11:00. Herriko erretirodunen arteko toka txapelketa jokatuko da plazan, Alkartasuna Elkarteak antolaturik.
12:30. Apar Festa umeentzat herriko plazan.
16:00. Patxin eta Potxin pailazoak plazan.
18:00. Loatzoko Ikasleen kontzertua plazan.
19:00. Buruhandi eta erraldoien kalejira herriko txistulariekin.
23:30. D-Pintxos taldearen kontzertua plazan. Ondoren, erromeria Ingo al Deu taldearen eskutik.
Ekainak 1, larunbata gazte eguna
11:00. Ume jolasak plazan, Kulki taldearekin.
12:30. Buruhandi eta erraldoien kalejira herriko txistulariekin. Irurako eta Legazpiko erraldoiak ere izango dira.
15:30. Mus Txapelketa Giraldo tabernan.
16:00. Txirrindulari lasterketa ume eta gaztetxoentzat Oriako Txirrindulari Eskolak antolatuta.
16:30. Alebin eta infantil mailakoen txirrindulari lasterketa Oriakok antolatuta.
18:00. Gazteen kalejira.
19:00. Sagardo dastaketa, txorizo egosia eta gazta pintxoekin, Kuku elkarteak antolatuta.
21:00. Herri afaria frontoian. Bihar amaituko da izen-ematea.
23:30. Gazteen dantza plazan. Ondoren, DJ Bull.
Ekainak 2, igandea
08:00. Sokamuturra plazan.
11:00. Gorritiren festibala: zezentxoak eta poneyak.
12:00. Paleta txapelketako finalak pilotalekuan, Kuku Pilota elkarteak antolatuta.
12:30. Buruhandi eta erraldoien kalejira herriko txistulariekin.
17:30. Herri kirolak plazan, herriko bi taldeen arteko giza-proba, Amalurra harriarekin.
19:00. Kupela erromeria taldea, 20:30ak arte plazan.
21:00. Herri afaria frontoian. Bihar amaituko da izen-ematea.
23:00. Kupela taldearen saioaren jarraipena.
24:00. Kukuaren igoera kanpandorrera. Ondoren, erromeriaren jarraipena.
Ekainak 9, igandea
16:00. Junior mailakoen txirrindulari lasterketa, Mikel Oiarzabal eta Andoni Urkolaren omenez Oriako Txirrindulari Eskolak antolatuta.
Ekainak 23, igandea San joan bezpera
18:00. Buruhandi eta erraldoien kalejira txistulariekin.
20:30. Herri afaria plazan. Izena emateko epea, ekainaren 10etik 14ra udaletxean eta liburutegian.
22:15. Txalapartariek San Joan bezperako suaren jaia iragarriko dute. Ondoren, suaren inguruan San Joan Zortziko kantuak eta erromeria Markox Landa aita-semeak aho soinuarekin.
Ekainak 24, astelehena Jubilatuen eguna
12:00. Jubilatuei eskainitako meza. Ondoren, herriko dantzariek agurra dantzatuko dute jubilatuen omenez.
14:00. Herriko jubilatu eta pentsiodunen arteko bazkaria Zuloaga Txiki jatetxean. Bazkal ondorenean, Amaia Agirre eta Txomin Azpiroz bertsolariak arituko dira giroa alaitzen. Ondoren, dantzaldia izango dute jatetxean bertan.