Maiatzaren 30erako euskal sindikal gehiengoak deituriko grebaren harira, greba batzordea martxan jarri dute Leitzan. Greba dela-eta antolatu beharreko ekimenez gain, aurrera begira herrian Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuna lantzea ere izango dute helburu. Hala, gaur, 18:30ean egin dute hitzordua Atekabeltzen bi gaiak lantzeko. Etzi, berriz, grebara deituz bideoa grabatuko dute parte hartzaileek. Larunbatean, 17:00etan hasita, murrizketen aurkako plataformak antolatuta, murrizketen aurkako lip-duba grabatuko dute, eta herritar oro animatu dute parte hartzera. Igandean, bestalde, parodia egingo dute herrian zehar.