Maiatzaren 24erako grebara deitu dituzte metalgintzako langileak

Ataria 2013ko maiatzaren 17a

Grebara deitu dute ELA eta LAB sindikatuek Gipuzkoako metalgintzan, hilaren 24ean. Bada,

LABek Gipuzkoako hitzarmenaren aldeko borrokara deitu ditu langileak. Urte luzeetako borrokan irabazitako eskubideak galduko liratekeela hitzarmena galduko balitz adierazi dute, eta Madrilen erabakitakoa bete beharko litzatekeela. Bestalde, hitzarmena sinatuz lan erreformari aurre egiten zaiola, hitzarmena «blindatu» egin daitekeela, eta hitzarmenik gabe langileen %75 eskubiderik gabe geratuko litzatekeela adierazi dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!