Kirikiño Aisialdi Taldea, eskolako materiala (errotulagailu, guraize, arkatz, koaderno, boligrafo...) eta kamiseta zaharrak biltzen ariko da bihar goizeanSaharako Kanpaina deituriko proiektuaren barnean. 10:30etik 13:30era bitartean, Triangulo plazan izango dira. Jasotako materiala, Saharako Bir Lehlu errefuxiatu kanpalekuetara bidaliko dute.