Engels Ateneoan ospatuko den aste iraultzailearen barnean, sozialismoa eta iraultza jorratzen dituzten hiru hitzaldi antolatu ditu Euskal Herria Sozialistak.
Lehenengo hitzaldia asteartean izango da. Urtzi Reguero, Euskal Herria Sozialistako kideak Gazteria eta iraultzaren arteko loturak azalduko ditu.
Hurrengo egunean, hilaren 22an, Victor Taibo, abokatu laboralista eta hezkuntza publikoaren aldeko Madrilgo Marea Berdeko kideak, eskuinaren erasoen aurka Madrilen gertatzen ari diren errebolta sozialen inguruan hitz egingo du. .
Amaitzeko, asteazkenean, sozialismoaren ezaugarriez mintzatuko da Ibon Artola, hau ere, Euskal Herria Sozialistako kidea.
Hitzaldi guztiak 19:30ean hasiko dira Engels Ateneoan bertan.
Grebarako deia
Bestalde, maiatzaren 30ean egingo den greba orokorrerako deialdia egin du Euskal Herria Sozialistak.Murrizketekin, langileen kaleratzeekin eta etxe kaleratzeekin bukatzea posible dela diote, baina horretarako kaleratze masiboak egin behar direla.
Egitaraua
Aste iraultzailea
Maiatzak 21. Gazteria eta iraultza. Hizlaria: Urtzi Reguero, Euskal Herria Sozialistako kidea.
Maiatzak 22. Errebolta soziala Madrilen eskuinaren erasoen aurka (gazteleraz). Hizlaria: Victor Taibo, abokatu laboralista.
Maiatzak 23. Zer da sozialismoa? Hizlaria: Ibon Artola, Euskal Herria Sozialistako kidea.