Sei antzezlan lehiatuko dira, bihar

Ataria 2013ko maiatzaren 9a

Asvinenea Arte Eszenikoen Laborategiak pasa den ostiralean eman zion hasiera 7. Poltsikoko Lehiaketari. Bihar, 22:00etan, bigarren kanporaketa jokatuko dute, eta sei antzezlan taularatuko dira. Karmakros taldeak El poste eskainiko du; Teatro que Madura taldeak Nunca se sabe; No me claves tus puñalesek Tardes de patio; Panico escenico taldearen Gay Hitler! La historia contada con pluma; Urban13 taldearen Se acabo todo muñeca eta Amildegi antzerki taldearen Paz, no está con nosotr@s.

Kanporaketa guztietan bezala, artista gonbidatuak izango dira: La cigarra y el grillo, bibolin eta kitarra bikotea, eta Kounu Kounu taldeak dantza garaikidea eskainiko du. Ateak 21:30ean irekiko dituzte, eta sarrera bost euro ordaindu beharko da.

Bi talde aurrera

Lehen kanporaketan lau antzezlan izan ziren lehiatu zirenak, eta bik lortu dute finalera sailkatzea. Talde bat epaimahaiak aukeratua izan zen, eta bestea, berriz, publikoak. Slowww taldearen Puzzle izan da bata, eta bigarren sailkatua Anogusanoren A pan y agua antzezlana.

Asvineneak eskerrak eman dizkie pasa den astean Adunan izan ziren guztiei, bai joan zirenei, eta baita antolakuntza taldekoei ere. Eta hurrengo kanporaketetara joatera animatu ditu antzerkizaleak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!