Hizki-Marrazki Ipuin Marraztuen lehiaketan 193 ikaslek parte hartu dute

Tolosaldeko Ataria 2013ko api. 23a, 07:06

Hizki-Marrazki Ipuin Marraztuen sari banaketa[/caption]

Gaur, Liburuaren Nazioarteko Eguna da. eta horren harira, atzo, Hizki-Marrazki Ipuin Marraztuen lehiaketako sariak banatu zituzten, Anoetan. Udalak eta Ikastolak antolatu duten lehiaketan 193 ikaslek parte hartu dute, banaka edo binaka parte hartuz. Lau kategoriatan banatuta eman dituzte sariak.

Era berean, gaurtik etzira, 17:30etik 19:30era, udaletxe aurrean liburuen merkatu txikia izango da. 0,50 zentimotik 3 euro bitartean erosi ahal izango dira liburuak. Merkatu txikia dela eta, liburuen mailegu zerbitzua 16:00etatik 17:30era izango da.

Hizki-Marrazki Ipuin Marraztuen lehiaketako sarituak

A kategoria. Iker Carretero-Iker Alvarez; Garikoitz Artola-Beñat Nogales eta Hodei Niño-Aimar Colas.

B kategoria. Maialen Muñoa; June Mendizabal-Izaro Aranzabe eta Irati Irazusta.

C kategoria. Unai Urkola; Maria Lasa-Maider Loidi eta Koldo Descalzo.

D kategoria. Ander Elola-Julen Martin; Maitane Urkola eta Rebeka Herrero.

Alkizan ere liburuen azoka

Alkizako eskolak ere bigarren eskuko liburuen azoka antolatu du, eta eskolaren atarian jarri dute. Saltzaile lanetan ikasleak arituko dira, ostirala bitartean.

09:00etatik 09:30era eta 16:00etatik 16:30era egongo dira, eta bihar 12:00etatik 12:30era ere egongo dira. Egun hauetan libururen bat erosi nahi duten ikasleek etxetik ekarri behar dute dirua eta ordu horietakoren batean beraien irakaslearekin joango dira azokara erosketak egitera. Azokara edonor joan daitekeela adierazi dute eskolatik, eta libururik garestienak bi euroko balioa izango du. Ateratako diruarekin eskolarako materiala erosiko dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!