Alegian, Hirukideren batxilergorako eskaintza

Ataria 2013ko apirilaren 17a

Tolosako Hirukide ikastetxeak batxilergorako duen eskaintza aurkezten jarraitzen du eskualdean barrena, herriz herri. Atzo arratsaldean, Anoetako liburutegian izan ziren, eta bihar, Alegian egongo dira. Hirukide ikastetxeko ordezkariak 16:00etan joango dira Alegiako kultur etxera, eta batxilergoko eskaintza aurkezten 18:30ak arte egongo dira bertan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!