Euskal Kantagintzari errepasoa emango dion kontzertua gaur Anoetan

Ataria 2013ko apirilaren 11

Andoni Tolosa Morau bakarlari hernaniarrak, euskal kantagintzari errepasoa emango dion kontzertua eskainiko du gaur, Anoetako Itzuli tabernan, 23:00etan. Kontzertua, doakoa izango da.

1961etik 1990. urtera bitarteko hainbat kantu, bideo, argazki eta bestelako deskubritu ahal izango dira emanaldian zehar. Aro horretan, euskal kantagintzaren ezaugarri nagusiak ezagutzera emango ditu Tolosak, orduz geroztik, euskal musikan txertatu direnak. «Gaur egungo musikaren bilakaera eta haren nortasuna ulertzeko klabeak eskaintzen ditu kontzertuak» dio musikariak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!