EH Bilduk hitzaldia antolatu du Nafarroako Gobernuan aurkeztu duen zentsura mozioaz, hauteskundeen eskariaz, eta oro har, Nafarroako Gobernuaren egungo egoeraz. «Nafarroan agintean egon diren eliteak gure herrialdea galbidera eramaten ari dira», azaldu dute. Hitzaldia gaur izango da, 19:30ean, Leitzako udaletxean, eta Bixente Goikoetxea eta Maite Iturri izango dira hizlariak.