Tolosaldeko Bai Euskal Herriarik, igandeko Aberri Egunaren harira Independentistak sareak Iruñean ospatuko duen egunera joateko deia egin du. Halaber, Tolosan antolatu den autobusean joateko aukera azaldu du. Autobusa, igandean, 10:30ean irtengo da, Tolosako Santa Klaratik, eta bertan joateko aurrez eman beharko da izena, ohiko lekuetan.
Bai Euskal Herriari-k adierazi duenez, «Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Behe Nafarroa, Nafarroa Garaia, Lapurdi eta Zuberoako
herritar guztientzat, bai eta munduan barna bizi diren euskaldunentzat, ospakizun eta aldarrikapen egun handia da Aberri Eguna». Hala, «euskal herritarrok gure herriaren jabe izan eta gure etorkizuna erabakitzeko dugun eskubidea» izango dela aldarrikapen «izar» Aberri Egunean gehitu dute.
Bestalde, Aberri Egunaren
harira, igandean, Bidanian, 12:00etako mezaren ostean, herriko dantzarien saioa izango da. Era berean, Bidegoiango Udalak eta Tolosako Udalak «Espainiako bandera jartzeko inposaketen aurrean», ikurrina jartzeko deia egin diete herritarrei.