Azken ostiraleroko elkarretaratzeak egingo dituzte bihar

Ataria 2013ko martxoaren 28a

Herrira mugimenduak deituta, hileroko azken ostiraletan egin moduan, Tolosaldeko eta Leitzaldeko herri askotan elkarretaratzeak egingo dituzte bihar. Euskal presoen aldeko elkarretaratzeetan presoak Euskal Herriratzea eskatzeaz gain, kasu honetan, presoei ezarritako salbuespenezko neurrien aurka egingo dute.

Bada, hilabete honetako azken ostirala jai eguna egokitu denez, hainbat herritan aldatu egin dute elkarretaratzeetarako eguna. Hala, Amezketan, Berrobin, Bidegoianen eta Villabonan pasa den ostiralean egin zituzten elkarretaratzeak. Anoetan, berriz, atzo egin zuten.

Gainerako herrietan bihar egingo dute ohiko ordu eta lekuetan: Adunan, 20:30ean; Alegian, 19:30ean; Altzon, 20:00etan; Asteasun, 19:00etan; Berastegin, 19:30ean; Ibarran, 19:30ean; Iruran, 19:30ean; Gaztelun, 19:30ean; Ikaztegietan, 20:30ean; Leitzan, 20:00etan; Leaburun, 20:15ean; Lizartzan, 20:00etan; Tolosan, 19:30ean; eta Zizurkilen, 20:00etan. Herritar oro gonbidatu dute elkarretaratzeetan parte hartzera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!