Adunako hautetsiek bat egin dute igandean, hilaren 31n, Aberri Eguna dela eta, Independentista sareak Iruñean 12:00tan, antolatutako manifestaziorako deialdiarekin.
Autobusez joateko aukera izango da, Tolosako Santa Klarako aparkalekutik, 10:30etan. Horretarako, aurrez izena eman.
Era berean, herritar guztiei dei egiten diete Aberri Egunean ikurrinak zintzilikatzera etxeko balkoietan.