Urrutia laugarren, Etxauriko Harria proban

Ataria 2013ko martxoaren 26a

Josetxo Urrutia leitzarra laugarren izan da X. Etxauriko Harria Jasoaldia txapelketan. Etxaurin (Nafarroa Garaia) jokatu zen herenegun txapelketa, eta Aimar Irigoien errezildarrak jantzi zuen txapela. Marka guztiak hobetuz, gainera, 17 jasoaldi egin baitzizkion heldulekurik gabeko 136,5 kiloko harri traketsari, 5 minutuko txanda bakarrean. Txapelketako markarik onena Izeta II.ak zuen, 15 jasoaldirekin. Bada, Irigoienen atzetik Izeta II.a geratu zen (14 jasoaldi), Ostolaza hirugarren (11), Urrutia laugarren (9), eta Unai Bertiz bosgarren (6).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!