Josetxo Urrutia Etxauriko harriarekin 2005ean.[/caption]
Ostolaza, Bertiz, Iruretagoiena eta Irigoienekin ariko da; 136,5 kiloko harri traketsa erabaliko dute
I. Terradillos Leitza
X. Etxauriko Harriaren Jasoaldia Alberto Lakostaren oroimenezkoa izango da datorren igandean, hilaren 24an, Etxaurin (Nafarroa Garaia), 12:30ean hasita. Bost harri-jasotzaile ariko dira bertan lehian, eta horietako bat leitzarra, Josetxo Urrutia. Gainerakoak Joseba Ostoloza zestoarra, Joxe Ramon Iruretagoiena Izeta II.a aiarra, Aimar Irigoien errezildarra, eta Unai Bertiz sunbillarra izango dira.
Bost kirolariek heldulekurik gabeko 136,5 kiloko harri traketsa erabiliko dute 5 minutuko txanda bakarrean. Harri horrekin orain arteko marka handiena Joseba Ostolazak du, hamahiru jasoaldirekin. 40 urtez harri horrekin jasoaldiak egiteko ohitura galdu egin zen, 2000. urtean elkarte batek atzera txapelketa antolatu arte. Urte horretan jokatu zen txapelketa lehen aldiz harri horrekin, eta 2006. urtean bigarrena. Harrezkero urtero antolatu dute txapelketa.
Bestalde, larunbatean Joseba Ostolazak 190 kiloko Xiete harriarekin marka ahalegina egingo du, Aizarnazabalgo pilotalekuan, 18:30ean. Bada, Josetxo Urrutia leitzarrak erakustaldia egingo du bertan. Ingudearekin ariko da lanean.