Tolosako jai batzordeak San Joan jaien inguruan hitz egiteko bilera egingo du, gaur, 19:00etan Plaza Berriko Abastos eraikinean. Anoetako jai batzordea, berriz, bihar elkartuko da, herriko festen inguruan mintzatzeko. Hitzordua, 18:00etan izango da udaletxean, eta herritar orori irekitako deialdia dela azpimarratu du udalak.