Berako Udalak antolatuta, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Espainiako Gerran fusilatutakoak eta desagertuak gogoratzeko. Ekitaldi nagusia herenegun egin zuten omenaldia izan zen. Lore eskaintza egin zuten hilerrian, eta bertako hobian oroitarri bat jarri zuten. Ekitaldian, Tolosaldeko udaletako hainbat ordezkari ere izan ziren, Asteasu, Tolosa, Villabona eta Zizurkilgoak, kasu. Izan ere, herri horietako hainbat lagun bertan hilobiratu zituztela frogatu dute. ttipi ttapa