8 hilabete bitarteko haurrentzat eta bere guraso edo zaintzaileentzat masaje saioak antolatu dituzte Leitzaldeko hezkuntza zentroek, Pediatria zerbitzuak eta Gizarte Zerbitzuak. Martxoaren 6tik apirilaren 10era bost saio egingo dituzte, asteazkenetan, 11:00etatik 12:30era Leitzako udaletxeko lehenengo solairuan. Parte hartu nahi duenak Gizarte Zerbitzuetara (948 51 08 40) deitu beharko du.