Asteburu honetan ere izango da pilotaz gozatzeko aukerarik eskualdean. Aurrera-Saiaz eta Intxurre klubetako pilotariak, txapelketa garaian daude, eta gaur hasi eta bihar bitarte hainbat norgehiagoka izango dituzte.
Lehendabizikoak, Ikaztegietako frontoian izango dira. Gaur, ostirala, 19:00etan, Intxure klubeko pilotariek emango diote hasiera jardunaldiari. Kadete mailan, Arrasateren eta Allerruren aurka ariko dira, hurrenez hurren, Intxurreko mutilak. Ondoren, nagusi mailako partidua jokatuko da; hauek ere Arrasateren aurka neurtuko dituzte indarrak. Eta gaurko jaialdiarekin amaitzeko, infantilak, Gaztelekuren aurka arituko dira.
Bihar, berriz, Bidegoiango Aurrera Saiazekoen txanda izango da Beotibarren. 10.30ean, Ariztimuño eta Galarraga Belokikoen aurka ariko dira Udaberri Txapelketan. Euskadikoan, aldiz,Urdanpileta Zestoarekin neurtuko da kadeteetan, eta Labaka eta Labaka Amurrioren aurka 22 urtez azpikoetan.