Inposaketaren aurkako kotxe karabana Zizurkilen

Ataria 2013ko otsailaren 28a

Nazioa gara. Geurea ikurrina, inposaketarik ez! lelopean, kotxe karabana antolatu dute Zizurkilen, gaur, osteguna, arratsaldeko 19.00etan hasita. Olentzon dagoen Leibiko aparkalekutik abiatuko da martxa, eta Bai Euskal Herriari taldeak, dei egiten die herritarrei martxan parte hartu dezaten. Hala ere, gaurkoa ez da gisa honetarako ekimen bakarra izango. Tolosan, eskualde mailako manifestazioa deitu dute datorren martxoaren bederatzirako, larunbata. Trianguloa plazatik abiatuko dira eguerdiko 12.00etan. Aralar, EA, ezker abertzalea, EHNE, ELA, LAB eta beste hainbat herri eragile dira manifestazio honetarako deia luzatu dutenak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!