Lau partida dituzte Intxurrekoek etxean

Ataria 2013ko otsailaren 22a

Intxurre pilota elkartekoek lau partida jokatuko dituzte asteburuan etxean. Gaur, Alegian, hiru partida jokatuko dituzte, 19:00etan hasita. Gipuzkoako Txapelketan, eskuz binaka infantiletan, Intxurre 3k Zumaia 1en aurka eta Intxurre 1ek Oiarpe 4ren aurka jokatuko dute.  Udaberri Txapelketan, jubenilen 2. mailan, Intxurrek Zestoaren aurka jokatuko du. Bihar, Ikaztegietan, partida bat jokatuko dute, Udaberri Txapelketaren barruan: Intxurrek Añorga 2ren aurka jokatuko du, nagusien 1. mailan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!