Korrika kulturalaren barruan musa eta ginkana

Ataria 2013ko otsailaren 22a

Korrika dela eta, eskualdeko hainbat herritan mus txapelketak jokatu dira. Bertako irabazleek, gaur, 22:00etatik aurrera finala jokatuko dute Ikaztegietako erri Ostatuan. Korrika materiala erosteko aukera egongo da. Bihar, 16:30etik aurrera, berriz, ginkanaren finala jokatuko da Ikaztegietan bertan. Tolosaldeko lau taldek parte hartuko dute, eta testiguaren bila ibili beharko dira herrian zehar. Hau dela eta, materiala saltzeko mahai bat jarriko da plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!