Elkarretaratzea gaur Leitzan, hezkuntzako murrizketen aurka egiteko

Ataria 2013ko otsailaren 21a

Erleta eskolako Denok Bat guraso elkarteak eta irakasle asanbladak deituta, elkarretaratzea egingo dute gaur, 16:30ean eskolaren kanpoaldean, hezkuntza sailean eman diren murrizketen aurka egiteko.

Ostegun beltzak lelopean, beltzez jantzita irtengo dira kalera, beharrei erantzuten dien hezkuntza aldarrikatuz. Murrizketen eraginez, gela bakoitzean ikasle gehiago sartu dituztela, ordezpaneka egitean kontratu baldintzak kaxkartu dituztela, behar bereziak dituzten haurrak laguntzarik gabe geratu direla edota funtzionamendurako diru sarrera gutxiago dutela salatu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!