Amasa-Villabonako Udalaren laguntzarekin, Herrira-k otsailaren 17an antolatu duen bertso jaialdian azken orduko aldaketa bat egon da. Jon Maia etortzekoa zen Villabonako Olaederra kiroldegira, baina antolatzaileek bere ordez Alaia Martin etorriko dela esan dute.
Gauzak horrela, igandean 17:00etan hasiko den bertso jaialdian, ondorengo bost bertsolariak egongo dira Alaia Martinekin batera: Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Julio Soto eta Amaia Agirre, azken hau billabonatarra da.
Sarrerak 10 edo 12 eurotan
Bertso saiorako sarrerak egunean bertan erosteko aukera egongo da 12 eurotan, Olaederra kiroldegian. Aldez aurretik erosten dituenak bi euro gutxiago ordaindu beharko ditu, 10 eurotan jarri baitituzte salgai ondorengo lekuetan: Villabonan Iratzar, Iru Aldeta eta Amasa okindegian; Hernanin Garinen; Tolosan Rakun; Oiartzunen Makutxon; Donostian Herrian; Lasarten Artizarren; Andoainen Irunberrin eta Beasainen Arranon.