Intxurre eta Suberri Euskal Herriko onenak

Tolosaldeko Ataria 2013ko ots. 5a, 00:32

Euskal Herriko Elkarteen Arteko Emakumeen Paleta Txapelketa amaitu berri da, eta bertan Alegiako Intxurre taldea eta Anoetako Suberri izan dira nagusi.

Hain zuzen ere, jokatu berri dituzte finalak Etxarri Aranatzen, eta jubenil mailan Intxurre taldeko Mari Muruak eta Maialen Senperenak 30-11ko emaitzarekin irabazi zieten Anoetako Suberriko Igone Gutierrezi eta Garazi Eizmendiri. Intxurreko neskek hasieratik hartu zuten abantaila, eta erosotasunez lortu zuten garaipena 42 minutu iraun zuen partidan.

Senior mailan, bestalde, Suberri taldeko Ainhoa Garmendia eta Maider Mendizabal izan dira txapeldunak, Oberena taldeko Yanira Aristorena eta Maite Ruiz Larramendi 30-24ko emaitzarekin mendean hartu ostean. Partida nahiko orekatua izan zen erdialdera arte, baina hortik aurrera, Suberriko neskak izan ziren nagusi.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!