Miel Mari Elosegi ‘Luze’ finalaurrekora sailkatu da

Ataria 2013ko otsailaren 5a

Nafarroako Bertsolari Txapelketako saioa irabazita martxoaren 9an aritzeko txartela eskuratu du leitzarrak

Leitzako Miel Mari Elosegi Luze Nafarroako Bertsolari Txapelketako Aldatzeneko bigarren saioa irabazi zuen herenegun. Ondorioz, zuzenean martxoaren 9an Elizondon jokatuko den finalaurrekora sailkatu da bertsolaria. Larunbatean beste saio bat egon zen eta bertan Xabier Silveira nagusitu zen, finalaurrekoan izango delarik.

Miel Mari Elosegi 'Luze' hereneguneko saioan[/caption]

 

Aldatzeneko saioa

Aldatzeneko hasierako agurra Larraungo bertso eskolako kideek eman zuten. Horren ostean, saio puntuagarriari hasiera eman eta horretan beteranoek beren eskarmentuari fruitu ederra atera zioten. Lehia estua izan zen Luze eta Jon Barberenaren artean. Azkenean, kartzelako ariketa erabakigarria izan zen eta leitzarrak lortu zuen lehen postua. Bigarren Jon Barberenak egin zuen eta hirugarren, Iñigo Olaetxeak. Bertsolari gazteenen saioa gorabeheratsuagoa izan zen. Iker Gorosterrazurentzat izan zen laugarren postua eta Patxi Castillorentzat, bosgarrena. Oskar Sanz de Acedok seigarren egin zuen txapelketako bere lehen saioan. Txapelketak hurrengo asteburuan izango du segida, Larraintzar eta Iturenen egingo diren beste bi azken laurdenekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!