Erakundeetan euskararen erabilera bermatzeko akordioa sinatu dute

Ataria 2013ko otsailaren 1a

Uema mankomunitateko herriek, eta Ibarra, Tolosa eta Zizurkilek hartu dute konpromisoa

Erakundeen ardurapeko lanetan eta zerbitzuetan euskarak tokia izan dezan bermatzeko, urratsa eman dute Gipuzkoak Diputazioak eta herrialdeko 36 udalek, tartean direlarik Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide diren Tolosaldeko 15 herriak (Aduna, Alegia, Altzo, Amezketa, Anoeta, Baliarrain, Belauntza, Elduain, Gaztelu, Ikaztegieta, Irura, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain eta Orexa) eta baita Ibarra, Tolosa eta Zizurkil ere. Kontratu publikoak Helburua kontratu publikoetan hizkuntza irizpideak txertatzea da eta horrek enpresei ere mesede egingo diela adierazi dute, «merkatu berri bat» irekiko baitzaie, Zigor Etxeburua aldundiko Euskara zuzendariak azaldu duenez. Herritarrentzat eta erakundeentzat, euskararen erabilera areagotu nahi dutela gaineratu du. Udalen nahia erakundeek enpresen esku uzten dituzten obretan eta zerbitzuetan euskara bermatzea da. Eta kontratu guztietan jarriko dituzte irizpide horiek: obretan, zerbitzu publikoen kudeaketan eta hornidurakoetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!