Inauteriei hasiera ematen lizartzarrak izan dira lehenak Tolosaldean. Larunbatean, antzerkia eta dantza izan zituzten pilotalekuan. Jendez bete zen herritarrek egiten duten ikuskizunaz gozatzeko. Lehenik eta behin antzezlana egin zuten, eta adin guztietako jendeak parte hartu zuen. Musika izan zuten lagun. Ondoren, Otsolar dantza taldeko dantzarien txanda izan zen. Hasiera eman bazieten ere, asteburu honetan sartuko dira inauteri bete-betean lizartzarrak.