Galdu arren, estreinaldi ona egin du Jaunarenak

Ataria 2013ko urtarrilaren 29a

Barriola herrikidearekin batera aritu da lehen mailan jokatzen duen lehen partidan; 22-19 galdu zuten

Leitza Ostirala egun handia izan zen Leitzako Jon Jaunarena pilotariarentzat. Bigarren mailako txapelketa guztiak irabazita lehen mailan jokatzeko aukera izan zuen bikotea Barriola herrikidearekin osatuz, eta galdu arren, ondo aritu zen. Berasaluze-Albisuren aurka aritu ziren leitzarrak eta 22-19 galdu zuten. Hendaian izan zen partida eta Jaunarenak nahiko estreinaldi txukuna egin zuen, nahiz eta egindako huts egiteetako batzuk lehen mailako bere estraineko partida pixka bat ilundu. Partidan Berasaluze eta Jaunarenaren arteko lehia izan zen nagusi, eta Asegarceko pilotariaren zehaztasuna erabakiorra izan zen. Jaunarenak datorren asteburuan ere berriz ere Barriolarekin jokatzeko aukera izango du Irujo-Zabaletaren kontrako partidan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!