Lander Etxeberria billabonatarra absolbitu dute

Ataria 2013ko urtarrilaren 24a

Villabonako Lander Etxeberria absolbitzea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionalak. «Talde terroristarekin» kolaboratu zuenik ezin dela esan ebatzi du auzitegiak. ETAri laguntzea egotzita epaitu zuten joan zen astean, Legorretako Aitor Esnaolarekin batera, baina auzitegiak ebatzi du ez dagoela esaterik Etxeberriak erakunde armatuari lagundu ziola. Esnaolari, berriz, hamazazpi urteko zigorra jarri dio auzitegi horrek. «Talde terroristako kide» izatea egotzita, zortzi urteko zigorra, eta bederatzikoa, armak eta lehergailuak edukitzeagatik. Espetxetik irteten denetik aurrera, sei urteko inhabilitazioa ere jarri dio auzitegiak Esnaolari.

Epaiketan Fiskaltzak zazpi urte t’erdiko espetxe zigorra eskatu zuen Etxeberriaren aurka, eta akusazio partikularrak, Asociacion de Victimas del Terrorismo elkarteak, bederatzi urtekoa. Bere aldetik defentsa abokatuak absoluzioa eskatu zuen . Deklarazio polizialean bezala, epaiketan ere, bere aurka inongo frogarik ez zutela aurkeztu esan zuen Etxeberriak. Zehazki, «koinputatu batek torturapean egindako deklarazioa bakarrik» aurkeztu zutela esan zuen.

2011n atxilotu zuen Etxeberria Guardia Zibilak, Igor eta Aitor Esnaolarekin batera, eta inkomunikatuta eduki zituzten. Hirurek tortura gogorrak jasan zituztela salatu zuten.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!