Korrika martxoan iritsiko bada ere aurretik egiten diren ekitaldi eta batzarrak iritsi dira jada. Ikaztegietan Mus Txapelketa egingo dute ostiralean, ostatuan. 22:00etan eman ahalko da izena eta 22:30ean hasiko dira jokoan. Bikoteko 10 euro ordaindu behar da, eta lehenengo bikoteak afaria eta eskualdeko txapelketarako txartela eskuratuko ditu. Amezketan, berriz, batzarra egingo dute, gaur, erabilera anitzeko gelan, 20:00etatik aurrera.