Alurr dantza eskolak mototsak egiten ikasteko ikastaroa eskaini zuen larunbat goizean. Eskolako arduradunek esan dutenez, «oso ondo egon zen eta jendeak galdera ugari egin zituen». Azalpenak eman eta gero, bertaratutakoek praktikak egiteko aukera izan zuten.Bestalde, ostiralean Iturriak dakarrena ikuskizuna eskainiko dute kiroldegian, Uzturperen kultur astearen barruan, doan, 20:30etik aurrera.
Lehenengo azalpenak eman zituzten[/caption]